Edukira joan

Goierriko Hitza

Mutiloa
2008ko uztailak 25, Ostirala

Azken ordukoak

2008-06-25 | 18:37:19

Bihar iluntzean emango dite hasiera San Pedro jaiei mutiloarrek

Patata Tortila Lehiaketa eta Toka Lehiaekta egingo dituzte

Mutiloarrak orain artean ondoko herrian, Seguran, ibili dira festan, baina behin Sanjoanak bukatuta euren txanda da orain. Bihar 19:30ean txerriaren jaitsiera eta kanpai jotzearekin emango diete hasiera San Pedro jaiei. Festak hasi eta segidan XI. Patata Tortila egingo dute. Bertan parte hartu nahi duenak Ostatun eman behar du izena. Lehiaketan prestatutako tortilak ondoren bertara gerturatzen diren guztien artean banatuko dituzte. Janari bultz egiteko berriz ardorik ez da faltako. Sabelak bete eta gero 20:00etan Toka Lehiaketa izango da herritar guztientzako. Lehiaketaren bukaeran gainera bi sari banatuko dituzte, bata gizonezko onenari emango diote eta bestea emakumezko onenari. Iluntze aldeko giroa Andonegi eta Ostolaza trikitilariek jarriko dute eta horrela emango diote bukaera biharko antolatutako egitarauari.

Ez du erantzunik

2008-06-05 | 14:35:08

Mutiloako Argazki Lehiaketa jarri dute abian herritarrentzat, Sanpedrotarako

Argazkiak aurkezteko e`pea ekainak 15era bitartekoa da; herriko festetan emango dute jakitera irabazlearen izena

Aurten herriko festetarako Argazki Lehiaketa antolatu dute Mutiloan. Maiatzaren 26an Agenda 21eko herri bileratik irtendako egitasmoa da eta beraz, lehiaketaren leloa Mutiloako natur ingurunea izango da. Lehiaketan parte hartzea libre eta doakoa da eta Mutiloako herritar guztiei dago irekita, zaleak edo profesionalak izan. Parte hartzaile bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahal izango du. Argazkiek jatorrizkoak izan beharko dute, saritu gabeak eta aurretik argitaratu gabeak. Lanak txuri beltzean edo koloretan ateratakoak izan daitezke eta paperean zein formatu digitalean aurkeztu ahal dira.

Ez du erantzunik

Mutiloako hondakindegi batean sutea sortu da, ketza handia eraginez

2008-02-23 | 17:59:23

Mutiloako hondakindegi batean sutea sortu da, ketza handia eraginez

Hondakin industrial solidoak hartzen dituen zabortegiak hartu du su

Gaur arratsaldeko 16:00etan sutea piztu da Mutiloan Cespa enpresak duen hondakindegi batean. Suhiltzaileek bertaratu behar izan dute, zabortegian zabaldu baitira berehala sugarrak. Herrizaingo Sailaren arabera 17:20rako kontrolpean zegoen egoera, nahiz eta zabortegian pilatuta dagoen materialak erretzen jarraitzen zuen. Ke beltzezko hodei handia eragin du suteak.

Erantzun 1

Jon Ander Intxaustik ziklo-kros proba irabazi du Madrilen

2007-11-13 | 19:53:06

Jon Ander Intxaustik ziklo-kros proba irabazi du Madrilen

Kadete mailako mutiloarra garaile izan da San Sebastian de los Reyes herrian

Espainiako Ziklo-kros Koparako baliogarria den proba irabazi zuen larunbatean Jon Ander Intxausti mutiloar gazteak. San Sebastian de los Reyesen (Madril, Espainia) garaile irten zen, kadete mailako lasterketan. Euskadiko selekzioarekin korritu zuen Intxaustik. Denboraldian zehar Tejas Garmendia taldean ibiltzen da Mutiloako txirrindularia, eta bigarren urteko kadeteetan dihardu. Lasterketa berean, Iņaki Maiora ormaiztegiarrak irabazi zuen Master 50 mailan, beteranoentzako sailkapenean.

Ez du erantzunik

© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.