
2008-02-23 | 17:59:23
Sutea
Mutiloako hondakindegi batean sutea sortu da, ketza handia eraginez
Hondakin industrial solidoak hartzen dituen zabortegiak hartu du su
Gaur arratsaldeko 16:00etan sutea piztu da Mutiloan Cespa enpresak duen hondakindegi batean. Suhiltzaileek bertaratu behar izan dute, zabortegian zabaldu baitira berehala sugarrak. Herrizaingo Sailaren arabera 17:20rako kontrolpean zegoen egoera, nahiz eta zabortegian pilatuta dagoen materialak erretzen jarraitzen zuen. Ke beltzezko hodei handia eragin du suteak.
Palanka deritzon haranean dago kokatua Cesparen hondakindegia, Lurpe izenekoa. Industriako eta eraikuntzako hondakin solidoak edo inerteak hartzen dituzte, pilatu eta lurrarekin estaliz.
Herrizaingo Sailak ez du segurtasuneko protokolorik jarri martxan, keak herritarren osasunerako toxikotasun arriskutsurik ez duela esanez.
Enpresako enkargatuak eman die larrialdi zerbitzuei abisua sua hasi denean.
aratz | 2008-03-01
kea suntsigarria izan zen eta inguruko antena baten punta ere beltz beltza dago oraindik
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
Cesparen hondakindegia sutan, gaur arratsaldean, Mutiloan.
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.