
2008-06-05 | 14:35:08
Gizartea
Mutiloako Argazki Lehiaketa jarri dute abian herritarrentzat, Sanpedrotarako
Argazkiak aurkezteko e`pea ekainak 15era bitartekoa da; herriko festetan emango dute jakitera irabazlearen izena
Aurten herriko festetarako Argazki Lehiaketa antolatu dute Mutiloan. Maiatzaren 26an Agenda 21eko herri bileratik irtendako egitasmoa da eta beraz, lehiaketaren leloa Mutiloako natur ingurunea izango da. Lehiaketan parte hartzea libre eta doakoa da eta Mutiloako herritar guztiei dago irekita, zaleak edo profesionalak izan. Parte hartzaile bakoitzak argazki bakarra aurkeztu ahal izango du. Argazkiek jatorrizkoak izan beharko dute, saritu gabeak eta aurretik argitaratu gabeak. Lanak txuri beltzean edo koloretan ateratakoak izan daitezke eta paperean zein formatu digitalean aurkeztu ahal dira.
Lanak Mutiloako udaletxean aurkeztu behar dira, eskuz bulego orduetan, zein korreo arruntez.
Argazkiak aurkezteko epea ekainak 15era bitartekoa da.
Egindako lana baloratzeaz udalerriaz gaindiko pertsonek osatutako epaimahaia arduratuko da: Agenda 21eko teknikari taldea, hain zuzen (Laiako kideak).
Parte hartzen duten argazkiekin erakusketa bat antolatuko dute San Pedro jaien barruan, ekainaren 28an, larunbatean. Egun berean jakinaraziko da irabazlearen izena eta bertan emango zaio saria.
Garaile irteten den argazkia atera duen pertsonak bi lagunentzako afaria eskuratuko du.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.