
Lapurreta egin dute Mutiloako kutxan
Mutiloa Larunbat goizeko laurak inguruan izan zen lapurreta frontoi ondoko kutxazain automatikoan.
e. imaz
Larunbat goizaldean lapurreta egin zuten Mutiloako kutxazain automatikoan. Lapurreta goizeko laurak inguruan izan zela azaldu du Ertzaintzak, Mutiloako bizilagunek zaratak entzun baitzituzten ordu hartan. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez ez dago salaketarik jarrita oraingoz, eta lapurreta ikertzen ari dira.
Hurrengo goizean jakin zuten zerk eragin zituen gaueko zaratak, Kutxa etxeak pilotalekuaren ondoan duen kutxazain automatikoa eta jarrita dagoen lokaleko atea indarrez behartuta baitzeuden. Ertzaintzaren arabera makinaria erabili zuten lapurrek, palanka eginez behartzeko.
Dirua ateratzeko makina duela urtebete inguru jarri zuen Mutiloan Kutxak, Gurruntzain pilotalekuko lokal txiki batean.
Azkenaldian lapurreta gehiago
Kutxazain automatikoan egin duten lapurreta ez da azken aldi honetan egin duten bakarra, ordea. Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak jakitera eman duenez herriko Ostatuan ere egin dituzte hiru edo lau lapurreta, azkenekoa duela 15 bat egun.
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
Ikastaroa
Areto-dantza ikastaroa
ORDIZIA, Ordiziako Jubilatuen egoitzan - 2008-10-01
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.