
Ketza handia eragin du suteak Mutiloan
Mutiloa Industriako hondakinak hartzen dituen Cespa enpresaren hondakindegiak su hartu du, ke beltza isuriz.
a. maiz
Mutiloan kokatuta dagoen hondakindegi batek su hartu zuen atzo arratsaldean. Industriako eta eraikuntzako hondakin solidoak hartzen ditu Cespa enpresak Lurpe izeneko hondakindegian, eta zaborra pilatzeko gunean zabaldu ziren garrak. Hondakindegitik kanpora ez zen atera sua.
Palanka deritzon haranean dago hondakindegia, Mutiloa eta Gabiria arteko mugan, Ormaiztegitik Liernirako bidegurutzetik gertu. Sua sortu zenean enpresako enkargatuak berak eman zuen abisua larrialdietara, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan zuten. 17:20rako mendean hartua zuten egoera, baina sugarrek hondakinak erretzen jarraitzen zuten.
Suak ez zuen zabortegiaren esparrua gainditu, eta ez zen inguruko pinudietara pasatu.
Ke beltza eta erre usaina
Atzo arratsaldeko zeru urdin eta oskarbian ke beltzak osatutako orbana berehala nabarmendu zen. Hego-ekialdeko haizea zebilen, eta Gabiria eta Ezkio-Itsaso aldera jo zuen hodei beltzak. Ugaran bailaran itxi-itxi sartu zen ke beltz, ikusmena galaraziz eta argitasuna motelduz. Erre usaina ere zabaldu zen. Ormaiztegitik ere bereiztu zen sutearen ondorioa.
Herrizaingo Sailak ez zuen segurtasun protokolo berezirik jarri martxan keagatik, herritarren osasunerako toxikotasun arriskutsurik ez zuela eta.
Hitzaldia
'Eskolako Bidea'-ri buruzko hitzaldia
ORDIZIA, Ordiziako Oianguren institutuan - 2008-10-07
Zinema
Haurrentzako zinea: euskarazko filmaren emanaldia.
BEASAIN, Usurbe Antzokia - 2008-10-07
© Goierriko Hedabideak S.L. - Urbialde Plaza 7, behea - BEASAIN - Tel.: 943 16 00 56
Faxa: 943 88 96 12 - E-posta: goierri@goierrikohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Goierriko Hedabideak S.L.ko kideak: Zintzo Mintzo, Goierritarra
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Goierriko Berriak Kultur Elkartea: 15 gizarte eragile.